|
Ongi
etorri
ANTZINAKO
SORGIN ETA BELAGILEEN AHOTSA ez da betiko mututu, zenbaitek nahi zukeen
bezala. Aitzitik ere, arbasoen sinesmenak bizi-bizirik dirau oraino gu
guztion baitan. Mundu honetan ez dago gizakirik bat ere magiaren eraginik
inoiz somatu ez duenik. Eta horixe da ziberespazioko bazter xume honetatik
eskaintzen dizudana: betidaniko sorginen jakinduria eta etorkizunari aurre
egiteko aukera. Hitz bakar batean esanda, itxaropena.
Nik
beti esan dut, izarrek batera edo bestera makurtzen dutela norberaren asturua,
baina haiek markaturiko zoria ez dela inondik ere noraezekoa. Horregatik
uste dut Tarot kartak, haietan azaltzen diren hieroglifikoak ondo irakurrita,
erabat baliagarri suerta daitezkeela etorkizun hurbileko gertakizunak aurrikusi
eta aldatzeko, hala behar izanez gero.
Baina
badira beste gauza batzuk Tarotaren bitartez ezin konpon daitezkeenak,
eta horrexetarako daude antzinako Sorgintzaren baliabideak. Sorgintzak
ez du soilik balio begizkoak sendatzeko, izan ere, begizkoak jota daudela
uste dutenen artean, ehuneko bat begizkoak jota dago benetan. Edozein modutan,
begizkoaren indar gaizto hori bene-benetakoa denean, jota dagoenaren zortea,
osasuna eta nortasuna bera ere arriskuan gerta daitezke.
Niretzat,
Sorgintza nork bere burua ezagutu eta hezitzeko bidea da, Magiaren eta
Fantasiaren bidezidorretan barna eramaten gaituena Ama Lurraren ezkutuko
esentzietaraino. Horixe da, behinik behin, Wicca Tradizioko Sorgintzari
jarraitzen diogunok sinesten duguna.
|
|
|